Ongi etorri nire blog-era.

Ongi etorri nire blog-era.

2021(e)ko azaroaren 17(a), asteazkena

Zein da hobeagoa INTEL edo AMD?

Eztabaida hau informatikako eztabaida handienetako bat izan da eta jarraitzen du izaten. Kirolaren munduan Nike eta Adidas-ek daukaten eztabaida antzekoa da. Biek produktu antzeko bat saltzen dute, baina zen da bietako hoberena?


Lehenik eta behin, jakin behar dugu zer diren Intel eta AMD. Honek prozesadore fabrikatzaileak dira eta gaur egun ditugu ordenagailu gehienak hauetako prozesadore bat dute. Eta zer da prozesadore bat? Prozesadorea ordeangailu baten osagairik garrantzitsuena da. Ordenagailuaren burmuina dela esan ohi da. Datuak prozesatzeko balio du, hau da kalkulu oso azkarrak egiten ditu eta honek ahalbidetzen du ordenagailuak guri aplikazioak zabaltzea.

Konparaketa hasi baino lehenago ikusi dezagun zeintzuk diren Intel eta AMD ko prozesadore modeloak:
Intel:                                AMD
- Celeron                        - Athlon                       (Etxeko gama baxua)
- I3                                 - Ryzen 3                    (Etxeko gailuetarako)
- I5                                 - Ryzen 5                    (Erbailera handikoa)
- I7                                 - Ryzen 7                    (Jolasteko eta "stremeatzeko")
- I9                                 - Ryzen 9                    (Gamarik altuena, potenteena)
                                     * - Threatripper* (Ordenagailu berezietan erabiltzen da)


Orduan, zein da hobeagoa?
Galdera hau oso erlatiboa da, bakoitzak erabilera bat du ordenagailuarentzat eta prozesadore bakoitza gauza onak eta txarrak ditu.
Hemen behean utzi dizuet bakoitzaren erabilera.

Intel
  • ESports munduan bazaude intel zure aukerarik hoberena da, nukle gutxiago ditu baina azkarrago egiten du lan, hau da, prozesu mononukleoetan (jolasak gehienbat) oso efizientea da
  • Beste konponenteekin oso ondo egiten du lan eta gainera txartel grafiko gehienak NVidia markakoak dira eta horiekin oso ondo egiten dute lan. (Agian aurrerago txartel grafikoei buruz hitz egingo dut)
AMD
  • Argazki nahiz bideo editorea bazara zure aukera hau izan beharko litzateke, nukle gehiago ditu eta Premiere edo Photoshop programekin oso ondo egiten du lan.
  • Ez baduzu nahi diru asko gastatu, AMD aukera merkeena da, eta kalitate-prezio hoberena du.

Gehiago jakin nahi baduzute hemen uzten dizuet Nate Gentilen bideo bat, oso ondo azaltzen duena hau dena.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina