Ongi etorri nire blog-era.

Ongi etorri nire blog-era.

2021(e)ko abenduaren 20(a), astelehena

RASPBERRY eta KODI

Gaur IKT-ko klasen aritu garen proiektuari buruz hitz egingo dizuet. Gure irakasleak raspberry pi bat eman zigun orain dela aste bat inguru eta horrekin "media center" bat egitea proposatu zigun. Ba al dakizue zer den "media center" bat? Bueno ba "media center" bat azken finean, ordenagailu txiki bat da, gehienbat pelikulak ikusteko eta musika entzuteko zentratuta. Hori jakinda eta raspberry bat izanda media center apropoz bat egin genezake. Itxaron ! Raspberry ez dakizula zer den? Bueno hemen daukazu azalepn labur bat:

"Raspberry Pi kostu eta tamaina txikiko ordenagailua da, eta esku-ahurrean sartzen da, baina telebista eta teklatua konekta diezazkiokezu, harekin beste edozein ordenagailuk bezala elkarreragiteko. Erostea gustatuko balitzaizu"

                                                    Klikatu eta beraien web-gunera eramango zaitu.


Orain bai, hasi gaitezke media centerra egiten. Lehenik eta behin, Kodi web (LIBRE ELEC) gunera joan behar gara, artxibo bat deskargatzeko. Raspberry bertsioa aukeratu behar dugu (hainbat daude baina zure modelorako egokia dena aukeratu). Artxibo hau deskargatuta, micro sd txartel baten erre behar dugu artxiboaren irudia. Txartel hori raspberry-an sartu behar da eta automatikoki Libre Elec zabaldu zaigu. Libre elec, kodik erabiltzen duen software sistema da.




Kodi instalatuta daukagunean falta zaigun bakarra, internetetik "add-ons" ak topatzea da, bertatik hainbat kanal ikusi ditzakezue.



2021(e)ko abenduaren 16(a), osteguna

MS-DOS

 Gaur MS-DOS sistema erabiltzaileei buruz hitz egingo dizuet. Hasi baino lehen galdera bat dauka zuentzat, ba al dakizue zer den MS- DOS? Seguraski ez dakizuela zer den, baina Windows-ekin lotuta 

dagoela esaten badizuet, agian zerbait pentsatu dezakezue. 

Bueno ba, MS-DOS, Microsoft-en lehen sistema operatiboetako bat izan zen, IBM ordenagailuen garaikoa. Gutxi gorabehera 1980-1990 urteetan zehar erabilgarria egon zen (gaur egun ere baina ez da egokiena). Horrelako itxura zuen.


Sistema erabiltzaile honen bereizitasun handienetako bat, dena kode lerroen bidez egiten zela da. Ensamblador hizkutza erabili zen hau egiteko.

Aurrerago gehiago hitz egingo dut honetaz