Gaurko artikulu honetan arduinoari buruz hitz egingo dugu. Ba ahal dakizue zer den arduino bat?
ZER DA ARDUINO?
Bueno ba Arduino garapen-plataforma bat
da, hardware libreko plaka elektroniko batean oinarritua, eta
mikrokontrolagailu erre-programagarri bat eta pina-serie emeak ditu. Horiei
esker, mikrokontrolagailuaren eta sentsore eta eragingailuen arteko konexioak
oso erraz ezar daitezke (batez ere, kable dupont bidez).
Plaka honen bidez hainbat proiektu egin
daitezke, adibidez, guk bi proiektu egin ditugui eta
gehiago egin nahi
dutigu.
Lehenengo
proiektua LED bat botoi baten bidez piztea egin dugu hemen bideoa:
Bigarren proiektua potentziadore baten
bitartez LED baten potentzia erregulatzea da.
Hona hemen bideoa:
NOLA FUNTZIONATZEN DU?
Arduinoa ATMEL mikrokontrolagailu batean
oinarritutako plaka bat da. Mikrokontrolagailuak zirkuitu integratuak dira, eta
horietan jarraibideak graba daitezke. Arduino IDE ingurunean erabil dezakezun
programazio-lengoaiarekin idazten dituzu jarraibide horiek. Jarraibide horiei
esker, plakaren zirkuituekin elkarreragiten duten programak sor daitezke.
Arduinoko
mikrokontrolagailuak sarrerako interfazea deritzona du, hau da, plakan hainbat
periferiko mota konekta ditzakegun konexioa. Konektatzen dituzun periferiko
horien informazioa mikrokontroladoreari helaraziko zaio, eta hark prozesatuko
ditu haien bidez iristen zaizkion datuak.
Mikrokontrolagailura datuak bidaltzeko
erabil dezakezun periferiko mota, neurri handi batean,
zer erabilera eman nahi diozun araberakoa
da. Irudiak lortzeko kamerak, datuak sartzeko teklatuak edo sentsore mota
desberdinak izan daitezke.
EGIN AHAL DIREN
PROIEKTUAK?